2014ko Manuel Lekuona Saria Antxon Aguirre Sorondori, duela urtebete hildako etnografoari, eman zitzaion Beasainen, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitano buru zuen ekitaldi batean.

Beasaingo Igartza monumentu multzoan izan zen Eusko Ikaskuntzaren 2014ko Manuel Lekuona Saria etnografo, kultur dibulgatzaile eta ondare defendatzaile Antxon Aguirre Sorondori (1946-2014) emateko ekitaldia. Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitano buru zela, ekitaldian Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Doronsoro, Beasaingo Alkate Koldo Agirre eta Juan Aguirre kazetaria, editatu berri den liburuaren eta sarituaren bibliografiaren egilea izan ziren. Antxon Aguirre Sorondok Gipuzkoari egindako ekarpen garrantzitsua azpimarratu zuen Martin Garitanok. Diputatu Nagusiak Antxon Agirre Sorondok Gipuzkoari egindako ekarpen garrantzitsua nabarmendu zuen: urtetan zehar, lurraldean errota, ermita, hilarri, ontziola, albaitari, edo jai herrikoiei buruz ikerketak eginez; eta hiltzerakoan, Gordailu-Gipuzkoako Kultur Ondarearen Guneari bilduma etnografikoak, dokumentu fondoak eta liburutegia emanez. Bestalde, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariak adierazi zuen 1983. urteaz geroztik, Manuel Lekuona Sariak obra osoarekin Euskal Komunitate Globalari ekarpen handia egin dioten pertsonen lana aitortu duela horrela. Iñaki Dorronsororentzat Aguirre Sorondo merezimendu osoz sartu da zerrenda honetan, aldaketa azkarren garai batean euskal errealitate sozial eta historikoaren eraikitzaileak izanik, ahazten hasiak ziren teknika, praktika eta usadioak erreskatatu dituen "memoriaren antolatzaile eta zientzialari" gisa. Azkenik, sarituaren profil pertsonala errepasatuz, Juan Aguirrek ikerketa eta zabalkuntzan buru-belarri aritu zen pertsona gisa deskribatu zuen. Horren adibide dira argitaratuak dituen ehundik gora monografiak eta oraindik publikatu ez diren beste asko. Aldizkari eta on line medioetan ehunka kolaborazio egin zituen, prentsan 1.500 artikulu inguru eta hauei gehitu behar zaizkie gai askori buruz egindako bultzada eta sustapena. "Antxon Agirre Sorondo gizon handia zen fisikoki, gauza txiki askoren balioa ihes egiten ez ziona", azpimarratu zuen bere biografoak.

Ekitaldia Amaia Zubiria eta Edorta Amururaren musikarekin eta lunch batekin amaitu zen.

J.M Alemán Amundarainek egindako bideoa Bertaratuen artean Antxon Aguirre Sorondoren bio-bibliografia banatu zen.
