Premios

01/03/2014

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2014

1995ean sortua Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako alorretan jardunean ari diren pertsonalitateen curriculum nabarmenenak saritzeko, euskal alorrean prestigio handia duen saria da.

Apirilaren 30ean amaituko da curriculum vitae gailenari ematen zaion Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean jardunean dauden kultura pertsona entzutetsuek dute saria lortzeko aukera. Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean lagundu behar izan diola. 20.000 euroko sari bakarra da.

Hona azken urteetan Saria irabazi dutenen zerrenda: Mari Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria (2013), Joxe Azurmendi (2012), Maria Bayo (2011), Joxerramon Bengoetxea (2010), Javier Elzo (2009), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maïté Lafourcade (2006) eta Nestor Basterretxea (2005).

Informazio gehiago: http://eusko-ikaskuntza.org/eu/premios/object.php?o=126

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp