Aurten ere Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Egunari begira, abenduaren 3an, kanpaina berezia prestatu du irudi eta hitzekin jolasean. Halaber, ENE Saria abian jarri du.

Abenduaren 3a gerturatzen ari delarik, Eusko Ikaskuntzak, urteko lez, Euskararen Nazioarteko Egunari begira kanpaina berri bat martxan jarriko du, "Euskara irudikatu" lelopean. Era berean, ENE Sariaren edizio berri batera, bederatzigarrenera, deitzen ditu Euskal Herritik kanpo dauden erakundeak. ENE kanpaina 2014 Aurtengo kanpainak euskarari ikusgarritasuna eman nahi dio, bisuala eta modernoa bilakatuz jendea erakartzeko modukoa. Hortaz, irudia oinarri hartuta, "Euskara irudikatu" kanpainarekin azaleratzen da. Ekimenaren xedea erabiltzaile bakoitzaren euskararen irudikapena deskribatzen duen argazki eta hitz bat jasotzea da. Horretarako www.eusko-ikaskuntza.org/ene orrialdean aukera emateaz gain, Facebook , Twitter eta Whatsapp (+34 618 18 49 49) bitartez jasotzeko aukera emango da. Aurreko kanpainetan egin izan duen bezala, opariak zozketatuko ditu parte hartzaile guztien artean (espreski egunerako sortutako kamisetak) eta, era berean, lagungarria suerta dadin eta jendea animatzen lagun dezan, argazki ereduak eskeiniko dira, eskatzen denaren adibide argiak plazaratuz. ENE Saria, bederatzigarren edizioa Euskal Herritik kanpo urte osoan zehar euskara sustatze lanetan nabarmendu den erakundeari ematen zaion saria da. Euskal hizkuntza eta horren adierazpideak zabaltzeko lana hartzen da euskara sustatzeko lantzat: irakaskuntza, literatura idatzia, ahozkoa, zinea? eta sortze lan oro. Burututakoesfortzu guztiagatik errekonozimendua izateaz gain, aitorpen publikoa egiten da eta Nestor Basterretxeak ENErako diseinatu zuen anagramaren eskulturaren erreprodukzio bat ematen da. Aurten gainera, hainbat gauza aldatu dira oinarrietan eta, besteak beste, sarituak izandako horiek berriro ere saria eskuratzeko aukera izango dute.
