Cancionero vasco
- Título original
- MAÑUBEL TA PRAISKU
- Texto normalizado
- MANUEL TA PRAISKU
- Cancionero
- Ecos de Vasconia
- Editorial
- A. DIAZ Y CIA. EDITORES
- Lugar publicación
- DONOSTIA
- Lugar recopilación
- Recopilador
- ECHEVERRIA y GUIMÓN
TEXTO ORIGINAL
1. Mañubel:Praisku galtza zarreta
Lagun zar neria
Sayo bat egiteko
Zeukat umoria
Ik ere izanikan
Abillidadia
Asi gabe bildurraz
Alago gordia.
2. Praisku:
Bildurrikan ezdiat
Nik kantu lanian
Batez ere sagardo
Ederra danian
Pozikan jarduntzen nak
Umore oniak
I bezelakuakin
Biltzen naizenian.
3. M:
Oso, ederki asi
Aiz bertso botatzen
Eta estarri onez
Sasoyan kantatzen
Bañan ire sarrerak
Dizkiat esautzen
Akulluaren giza
Ari aiz zulatzen.
4. P:
Zulatzeko i ere
Ez ago motela
Ez itzake asiko
Orren fin bestela
Uste diat gaur geicho
Ik eran dekela,
Mingaña ere jarri
Zaik erdi totela.
5. M:
Ik ere badek nere
Antza gauz orretan
Zuzen bañan geyago
Abill okerretan
Ire berri zekiten
Ondo bazterretan
Zeñale abillela
Beti gezurretan.
6. P:
Gezurrikan ez diat
Nik iñon azaltzen
I ari aiz barrengo
Zikiñak zabaltzen
Ez ditut ziri charrak
Iñori botatzen
Pasaitarrena egiten
Ez alaiz lotzatzen.
7. M:
Abe jondarikela
Amigo neria
Ori dek gezurrezko
Abillidadia
Isturiatzen pasa zaik
Iri edadia
Non arkitu beste bat
I bañan obia.
8. P:
Manubel ari nazak
Oraiñ albistia
Baten gisakua dek
Gaur emen bestia
Ara zer artu detan
Nik orain ustia
Baso bana sagardo
Biyak eratia.
9. M:
Ederki esan dirak
Oraingo puntua
Ez aiz mutill makala
Ori dek kontua
Eran da egokigo
Esango kantua
Guazen eta chochetik
Egin zagun tragua.
10. P:
Nik ondo esan eta
Ik ondo aditu
Biyak ere makalak
Ez gaituk elkartu
Elkar tentatzen ondo
Gaituk gu aritu
Asko diagu eta
Char denak barkatu."