Cancionero vasco
- Título original
- MENDEKOSTE PHESTETAN
- Texto normalizado
- MENDEKOSTE FESTETAN
- Cancionero
- Kantuz
- Año publicación
- 1995
- Editorial
- ELKAR
- Lugar publicación
- DONOSTIA
- Lugar recopilación
- Recopilador
TEXTO ORIGINAL
1.Mendekoste phestetan,Aurthen Arneik errekan,
Ichtorio bat gerthatu da kasik ezpeitiot erran:
Bost emaztek edan dituzte hamalaur pint'arno betan
jokhaturik kartetan.
2.Jokua zuten florian
Arneiko Madrilenian;
Atso gaichoek uste zuten zirela zeruko lorian,
Saindu ororen erdian, bere botoilak aldian,
Bai eta plazer handian.
3.Batak zion bertziari:
<
Ene plazerra hola luken banu zembait ogi pochi
Arno ezti huneki.>>
4.Katrina eta Kattalin,
Auzo biak elgarrekin,
Arno edaten ari ziren kuraia handi batekin;
Gero ondoan bazuten gibel aldian zer egin,
Bere fanfarreriekin.
5.Hirugarrenak ederki
Tanteatzen omen daki;
Hamarrekuak harek zituen omen markatzen orori,
Ondarrekotz nahasi zen eta lurrerat erori;
Orduan etzen egarri.
6.Laurgarren hori zer pheza,
Maria zapatainesa;
Untsa esplikatzen zituen eskuara eta frantsesa,
Bai eta ere aisa egiten bide handian esa;
Horiche da haren letra.
7.Bostgarren hori zoin othe da?
Phentsatzeko ez da phena;
Garachane gaizo horrek nola ezpaituke lehena;
<
8.Ahuntzez jokhatu eta
Hasi ziren kolpeka;
Gaston deitzen zen guarda gazte bat, kampotik jinik lasterka,
Hak phartitu izan zituen, ez uste bezain aisa,
Arrazoinik ezin pasa.
9.Zuk ere, Etchek'anderia,
Erran beharzu egia;
Solas hortan zu othe zinen horien buruzagia?
Bost emaztek egiteko horiche da komedia!
Hurren baitzen zahagia!"