Cancionero vasco
- Título original
- ANDEREÑO BAT IKHUSI NUEN
- Texto normalizado
- ANDEREÑO BAT IKUSI NUEN
- Cancionero
- Chants Populaires du Pays Basque
- Año publicación
- 1870
- Editorial
- Lugar publicación
- BAYONNE
- Lugar recopilación
- Recopilador
TEXTO ORIGINAL
(Basa-Nabartarrez)Andereño bat ikhusi nuen igande goizño batez;
Bista berian agradatu nintzan haren begiez;
Ezdut uste baduela parerik eztitasunez:
Ene bihotza tristerik dago harekin izan beharrez.
-Anhitz maite baduzula fama hedatu zauzu;
Egun guziez maite berri bat egiten omen duzu;
Horiek hola balin badira, nor fidaturen zauzu?
Khambiatu behar duzu ni nahi balin banuzu.
-Baduzuia dudarik zu enetuz geroztik,
Nahi ere banukeela zutaz bertze maiterik?
Ezdut uzte balaitekela mundu huntan gizonik
Kontent bizi laitekeenik zu kitatuz geroztik.
-Mihian dutzun elhe ederrak bihotzian bazintu
Menturaz zure maithatzia erresoli noikezu;
Bainan gero desplazerrik eman gogo baduzu,
Othoizen zaitut hemen berian lurrez estal nezazu!"