Urtarrilaren 10ean ospatuko da Bilboko eragileekin egingo dugun kontraste mintegia

Foros y seminarios

12/21/2017

Urtarrilaren 10ean ospatuko da Bilboko eragileekin egingo dugun kontraste mintegia

Kontraste mintegi hau ‘Eta gazteak Bilbon euskaraz, zergatik ez? Gazteen euskararen erabileraren azterketa’ ikerketaren barruan kokatzen da.

‘Eta gazteak Bilbon euskaraz, zergatik ez? gazteen euskararen erabileraren azterketa’ ikerketaren barruan txertatzen da urtarrilaren 10ean Bilboko eragileekin egingo dugun kontraste mintegia. Bilboko gazteekin kontaktu zuzena duten eragileak eta euskalgintzako eragileak izango dira gonbidatuak.

Urrian bi saio izan genituen 15-22 urte bitarteko gazteekin. Foro hartan, gazteek euskararekiko eta beste hizkuntzekiko duten lotura afektiboa ezagutu, bere eguneroko bizitzan euskara non eta noiz erabiltzen duten detektatu, erabilera errazten eta oztopatzen dituzten arrazoiak identifikatzen saiatu eta gazteek, euskararen erabilera sustatzeko zenbait ekintza ezagutu genituen. Informazio hau guztia eragileekin kontrastatu nahi dugu eta haien aldetik ekarpenak jaso.

Saio bateko mintegi hau urtarrilaren 10an egingo dugu Eusko Ikaskuntzaren Bilboko bulegoan.

Interesa baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

Share:
Facebook Twitter Google Whatsapp