Awards

09/14/2015

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria emateko ekitaldia

Urriaren 13an izango da aurten Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2015 Sariaren emate ekitaldia Donostiako Miramar Jauregian.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria emateko ekitaldia

Aurtengo edizioak Euskal Herriko Unibertsitateko katedradun Juan Jose Alvarezen ibilbide oparoa omenduko du, bera izan baita 2015eko saritua. Ekitaldia Donostiako Miramar Jauregian izango da, urriaren 13an, arratsaldeko 18:00etan. Hitzordu honetan, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Foru Komunitateko ordezkariak izango dira Eusko Ikaskuntzako Iñaki Dorronsoro eta LABORAL Kutxako Txomin Garcia Hernandez lehendakariekin batera. Saria ematen duen epaimahaia osatzen duten zazpi unibertsitateetako ordezkariek ere -Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Université de Pau et des Pays de l?Adour eta Mondragon Unibertsitatea- ekitaldian parte hartuko dute.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp