Basque songbook

Original title
DEZAGUN KANTA
Standardized text
KANTA DEZAGUN
Songbook
Eskualdun Kantikak
Publication year
1935
Editorial
Publication place
SAINT-PALAIS
Compilation place
Compiler

Original text

Dezagun kanta gogotik
Gaiten guziak boskaria;
Gure salbatzeagatik,
Jesus, eman duzu bizia,
Bai, bihotzaren erditik.
Dezagun kanta
Dezagun kanta
Dezagun kanta gogotik

2.Dezagun kanta gogotik
Zure odol preziatua
Ichuri duzu gu gatik;
Zaite, o Jesus, laudatua.
Bai, bihotzaren erditik.

3.Dezagun kanta gogotik:
Nahiz arimak zeruratu,
Leze beltz ifernukotik,
Jesus gaitutzu begiratu.
Bai, bihotzaren erditik.

4.Dezagun kanta gogotik:
Jesus dela lorifikatu;
Hark gaitu egunda inotik
Amodio choilez maithatu.
Bai, bihotzaren erditik.

5.Dezagun kanta gogotik:
O Jesus zure ohoretan,
Bozak errepikatzetik
Ez beitez bara bazterretan.
Bai, bihotzaren erditik.

6.Dezagun kanta gogotik:
Oi! hau da gure zoriona!
Jesusek, zeru goratik
Galdetzen gaitu bere gana.
Bai, bihotzaren erditik.

7.Dezagun kanta gogotik:
Deilha Jesus maitearenak
Behartu orai beretik,
Gure eskerrik handienak.
Bai, bihotzaren erditik.

8.Dezagun kanta gogotik:
Bethi zaitugu laudatuko
Gauza guzien gainetik,
Jesus zaitugu maitatuko,
Bai, bihotzaren erditik."