Basque songbook

Original title
MUNDU ZORO
Standardized text
MUNDU ZORO
Songbook
Eskualdun Kantikak
Publication year
1935
Editorial
Publication place
SAINT-PALAIS
Compilation place
Compiler

Original text

Mundu zoro enganioz bethea,
Iduki nauk ondikotz gathetan;
Lausengarri, enganakor trichtea,
Atzeman nauk eta zembatetan!
Lore pean arrantzeak gorderik,
Sarrarazi nauk hire saretan,
Hire baithan sobera fidaturik,
Erori nauk asko bekhatutan. (bis)

2.Non zen bada neure adimendua
Bizitzean plazer galkorretan!
Ikhusten dut ene zoramendua,
Eta nago auhen minenetan. (bis)

3.Itsumendu ezin ahantzizkoa!
Salbatzeko izan naiz kreatu;
Egiteko guzien gainekoa,
Nola bada nik zaitut baztertu! (bis)

4.Zeru lurren, guzien Erregea,
Salbatzea behar dut bilhatu;
Gidaritzat hartu haren legea,
Bekhatua urrikiz borratu. (bis)"