Basque songbook
- Original title
- JAON HANDIAK
- Standardized text
- JAUN HANDIAK
- Songbook
- La Musique populaire des Basques
- Editorial
- Compilation place
- Compiler
Original text
Jaon handiak ikhousazieJinko bat egun nigarrez;
Eta iziturik horrez,
A! ikhara zitie,
A! ikhara zitie.
Ororen buruzagi dugu:
Ainguriak, erregiak
Bai eta diren guziak
Beraren peko dutu. (berriz)
Debriaren pian beikinen,
Karitatiak goithurik,
Jin da, khupusten zelarik,
Libratzera guzien. (berriz)
Gibeltzen deiku ifernia,
Minak gutu destorbatzen;
Halaber gutu sendotzen
Den senthagallu hounak. (berriz)
Salbazale haor goure minaz
Nahi izan da kargatu?
Hountarzuna da gerthatu
Garhaitzen justiziaz. (berriz)
Nokugabe, gaichtoentako
Guzia sakrifikatzen;
Eta barrukian sortzen,
Gizounen salbatzeko. (berriz)
Barrukian da hedaturik:
Jinkoak zer khuña dian !
Gu umil izan hitian
Haor hola ikhousirik. (berriz)"