Basque songbook
- Original title
- CHORI ERRESIÑULA
- Standardized text
- TXORI ERRESIÑOLA
- Songbook
- Chants Populaires du Pays Basque
- Publication year
- 1870
- Editorial
- Publication place
- BAYONNE
- Compilation place
- Compiler
Original text
Chori erresiñula üdan da khantari:Zeren ordian beitü kampuan janhari;
Negian ezt'ageri, balimban ezta eri:
Üdan jin baledi,
Konsola nainte ni.
Chori erresiñula ororen gehien,
Bestek beno hobeki har'k beitü khantatzen;
Harek dü inganatzen mündia bai trompatzen;
Bera eztüt ikhusten,
Bai botza entzüten.
Botz haren entzün nahiz herratürik nago;
Ni hari hüllant eta hura hürrünago;
Jarraiki ninkirio bizia gal artino;
Aspaldi handian
Desir hori nian.
Choria zuñen eijer khantüz oihenian!
Nihaurek entzün dizüt igaran gaiian.
Eia! guazen, maitia, bibiak ikhustera:
Entzüten badüzü,
Charmatüren zütü.
-Amak ützi nündizün bedats azkenian;
Gerostik nabilazü hagales airian.
Gaiak urthuki nündizün sasiño batetara,
Han züzün chedera,
Oi! ene malürra!
-Choria, zaude ichilik, ez egin khantürik,
Choria, zaude ichilik, ez egin khanturik;
Eztüzü profeitürik ni hola phenatürik,
Ez eta plazerik
Ni thumban sarthürik.
-Bortiak churi dira elhür dienian,
Sasiak ere ülhün osto dienian.
Ala ni malerusa! zeren han sarthü nintzan?
Jun banintz aitzina
Ezkapatzen nintzan.
-Choria, zaude ichilik, ez egin nigarrik;
Zer profeitü dükezü hola aflijitürik?
Nic eramanen zütüt chedera lachatürik,
Ohiko bortütik,
Ororen gañetik."