Solasaldiak: Euskal gizartea eta lana

Solasaldiak

2025/02/12

Solasaldiak: Euskal gizartea eta lana

Aitziber Etxezarretak eta Javier Arrietak ikerketari, kooperatibismoari eta enpleguari buruz hitz egin dute hil honetan Solasaldien atal berri batean.

Aitziber Etxezarreta Etxarri Gezki Zuzenbide Kooperatiboaren eta Gizarte Ekonomiaren Institutuko zuzendaria da, eta EHUko Ekonomia Aplikatua saileko irakasle agregatua. Bestalde, Javier Arrieta Idiakez Deustuko Unibertsitateko Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko katedraduna da.

Euskal Herrian, eta batez ere unibertsitatean, ikerketak bizi duen egoerari buruz hitz egin dute.

Ondoren, biek ondo ezagutzen duten mundu kooperatiboaz aritu dira: Herriarentzat duen garrantziaz, ezaugarriez eta egungo gizartean duen integrazioaz.

Azkenik, gaur egun “kalitatezko enplegu” gisa zer ulertzen den jorratu dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp