e5 proiektuaren 2. mintegia otsailaren 23an egingo da Gasteizen

Foros y seminarios

21/12/2017

e5 proiektuaren 2. mintegia otsailaren 23an egingo da Gasteizen

e5 proiektua 2018ko azaroan burutuko den Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrenari eta XVIII. Kongresuari begira egituratu da.

e5 proiektuaren garapena nolakoa izan behar zuen eztabaidatu zenean, proiektu hau garatzeko hiru mintegi egitea erabaki zen. Honela, 2017ko ekainean lehenbizikoa burutu genuen. Bertan, euskaraz garatu nahi duen komunitatearen balioak identifikatu eta horiek aztertzen hasi ginen. Azken asteetan, lehen urrats horren lanari segida emanez, ‘Komunitatearen Kapitalen Mapa’ osatzeko delphia interesa adierazi duten pertsonen artean zabaldu dugu.

Delphi honetan maila pertsonalean egin diren ekarpenak bigarren mintegiaren oinarrizko materiala prestatzeko lagungarriak izango zaizkigu. Otsaileko mintegian Kapitalen Maparen emaitzak azalduko dira eta, sorkuntza tailer baten bitartez, Etorkizuneko Eszenarioen konstelazioa lantzen hasiko gara. Saioa arratsaldeko 16:00tan hasiko da eta hiru orduko iraupena izango du.

Lehen mintegiko parte hartze zabala bermatzeko helburuarekin, Eusko Ikaskuntzak Gasteizera joateko autobus zerbitzua eskainiko du. 2018ko otsailaren 23an Gasteizen egingo dugun mintegirako izen ematea esteka honetan aurkitu dezakezu.

Edozein zalantza izanez gero, eskura izango gaituzu hurrengo kontaktuan: josune.etxaniz@eusko-ikaskuntza.eus

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp