Manuel Lekuona Saria

2014. Antxon Aguirre Sorondo

2014. Antxon Aguirre Sorondo

"Manuel de Lekuona Saria" bildumako 31. zenbakia Antxon Aguirre Sorondori (1946-2014) eskainia dago. Etnografoa, historia-ikertzailea, dibulgatzaile sutsua, ondarearen defendatzailea eta bidaiari porrokatua izanik, herrien eta, bereziki, bere herriaren, Euskal Herriaren, kultura-adierazpenak behatu, ikertu eta ezagutarazten jardun zuen bere bizitza guztia. Liburukiak haren bibliografia osoa eta biografia laburra jasotzen ditu.

Manuel Lekuona Saria