Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

Informazioa

Euskal Herriko Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientziak ikertzen eta lantzen dituzten pertsonen jarduna ikustarazi eta saritzea dute helburu Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak. Bere arloan nabarmentzen dena bereiztu eta bere ingurunearentzat eredu bihurtzeko helburuarekin.

Sari honek bi modalitate ditu:

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren HumanitateAK, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

1995ean, Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria eratu zuten, Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan jardueran dauden pertsona ospetsuen bikaintasuna nabarmentzeko.

Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean lagundu behar izan diola.

Hautagaiak aukeratzeko prozesuan, curriculumen ebaluazioari buruzko arauak zorroztasunez eta objektibotasunez erabiltzen dira. Horretarako, epaimahaiaren osaera da bermerik handiena: Eusko Ikaskuntzaren jarduera eremuko zazpi unibertsitateetako Errektoreen ordezkariek, baita antolatzaileak diren Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxa.

20.000 euroko sari bakarra da ematen da.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2019an abian jarri zen lehen aldiz, lehen aipaturiko sariketaren 25. edizioaren harira. Helburua Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien alorretan lanean ari diren gazte norbanako edo taldeen lanak saritzea da.

Proiektuak, ikerketak, sorkuntza lanak, ikus-entzunezkoak… jaso dezakete golardoa, beti ere, etorkizuneko proiektua izan beharko dira eta gaurkotasunari lotuak egon.

Proiektu irabazlea ebazteko, epaimahai berezia osatuko da sariaren eremuko profesional esanguratsuen partaidetzarekin, baita Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxaren ordezkariekin batera.

Sariaren zenbatekoa 6.000 eurokoa da.

Bi sarietarako hautagaiak hautatzeko prozesuan, curriculumen ebaluazioari buruzko arauak zorroztasunez eta objektibotasunez erabiliko dira. Horretarako, epaimahaiaren osaera da bermerik handiena.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria