Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria

2014. Jean-Baptiste Orpustan

2014. Jean-Baptiste Orpustan

"Jean-Baptiste Orpustan (Ortzaize, 1934) euskal lexikologia eta literatura espezialista nagusienetakoa da. Unibertsitateko ohorezko irakasle, Paris-Sorbonako Unibertsitatean lizentziatu zen Letra Modernoetan 1958. urtean eta Bordelen lortu zuen doktoretza 1984ean Nom et statut de la maison basque médiévale en Basse-Navarre, Labourd et Soule: étuded´histoire et de toponymie médiévales izeneko tesiarekin. Euskara eta literaturaren historia zein euskararen itzulpengintzaren inguruko lan eta artikulu ugari egin ditu, bere esfortzuetako asko toponimia, morfologia lexiko eta lexikografia ikertu eta bultzatzera bideratu ditu. Pierre Bidartekin batera Baigorriko Izpegi argitaletxea sortu zuen eta Lapurdum hizkuntza eta testuetan espezializatutako euskal ikaskuntza aldizkaria sortu zuen 1996an, Baionako Diziplina anitzeko Fakultatearen lehiaketarekin IKER ikerketa zentroak argitaratua. Besteak beste argitaratu ditu: Toponymie basque (1990), 1789 et les Basques (1991), La Révolution fran?aise dans l´histoire et la littérature basques du XIXe siècle (1994), La langue basque parmi les autres (1994), Précis d´histoire littéraire basque, 1545-1950: cinq siècles de littérature en euskara (1996), La langue basque au Moyen Age: IXe-XVe siècles (1999), Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule (2000), Dictionnaire toponymique des communes (2005), eta Nouvelle toponymie basque: noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule (2006). Bere azken lana Marcel Prousten ? la recherche du temps perdu / Du c?té de chez Swann lanaren itzulpena da, izenburu hau jarri dio: Zuanen etxealdean (2013)."

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria