ENE

Informazioa

1949an aldarrikatu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE), euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko.

Ospakizun honen mugarria Eusko Ikaskuntzak 1948an Baionan ospatu zuen VII Kongresuan dago.

Hitzordu hartan, 1948ko abenduaren 3an alegia, Frantzisko Xabier Deunaren egunean, egun hori euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzeko eguna izatea erabaki zen. Une horretan egindako aldarrikapenak dioen bezala:

“[…] ez bakarrik hiriburuetan, hirietan, Euskal Herriko herrizketan, baizik eta euskal gizataldeak dauden lekuetan ere, jaioterritik gertu edo urrun egon arren”.

Urtero ospatzen den eguna oso zabaldua dago gaur egun. Azken urteetan, Eusko Ikaskuntzak ekimen desberdinak antolatu ditu eta horren baitan sortu zen ENE Saria 2006an, mundu zabalean euskararen alde lanean diharduten erakundeen lana nabarmentzeko xedez.

ENE Saria jaso dute:

2017: Center for Basque Studies - University of Nevada, Reno
2016: Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkartea (Argentina)
2015: Associazione Culturale Euskara. Erroma (Italia)
2014: Gernika Deusch - Baskischer Kulturverein. Berlin (Alemania)
2013: Euskaltzaleak - Escuela de Lengua Vasca. Buenos Aires (Argentina)
2012: Unión Vasca. Bahía Blanca (Argentina)
2011: Hogar Vasco - Euskal Etxea. Madril
2010: Sustraiak - Erroak Elkartea. Paris (Frantzia)
2009: The North American Basque Organizations Incorporated
2008: Eskualdunen Biltzarra­ - Association des Basques. Bordele (Frantzia)
2007: Bartzelonako Euskal Etxea. Bartzelona
2006: Artaburu Euskaltzale Elkartea. Mar del Plata (Argentina)