Garapen sozio-ekonomikoa: Euskal gizartea eta enpresa

Eredu sozio-ekonomiko eta enpresa eredu emergenteen inguruan hausnartzea, eta etorkizuneko gure erronka nagusien inguruan azterketak eta proposamen ausart eta aurrerakoiak planteatzea, gizartearekin iritziak eta gogoetak partekatuz.

Eremu tematikoak
Sozio-ekonomia
Kategoria
Ikerketa
Egoera
Bukatuta
Denboraldia
2016-01-01-2018-12-31

HELBURUAK ETA ENFOKEA

MAPA KONTZEPTUALA

OINARRIZKO ENFOKEA

Eusko Ikaskuntzaren ezaugarri nagusiak kontutan izanda, lan honek ondorengo oinarrizko enfokea izango du.

  • Nazioartean ematen ari diren aldaketa eta tendentziak aztertuko ditugu.
  • Eta fokoa Euskal Herrian jarriko dugu, lurraldearen ikuspegi zabal batetik
  • Ikuspegi sistemikoa
  • Lan pluridisziplinarra
  • Berrikuntzan fokoa jarriaz
  • Lehena eta oraina aztertuko da, baino etorkizunaz hausnartu eta proposamenak egitea izango da helburu
  • Ezagutza sortzea baino gehiago, dagoen ezagutza aztertu, gizarteratu eta gizartean eragitea da helburua
  • Analisi teorikoa eta errealitateko kasu azterketa uztartuko dira (teoría eta praxia)
  • Lan deskriptiboa baino gehiago, lan preskriptiboa egin nahi dugu. Gomendioak eta ekintzarako proposamenak egin nahi ditugu
  • Lantzen ditugun gaietaz erreferenteak diren instituto, elkarte eta mugimendu zein pertsonen partehartzea sustatuko dugu

galdera nagusiak

Lan honen bidez, ondorengo galderak erantzuten saiatuko gara:

  • Nola ulertzen dugu garapen sozio-ekonomikoa?
  • Zein eredu sozio-ekonomiko ari da sortzen? Ze aukera dugu gure ekonomia paradigma berri horietaruntz eraldatzeko?
  • Zein balore eta ezaugarri bereizle dituzte gure enpresek?
  • Nolakoak izan daitezke (izatea nahi genuke) enpresen arteko, zein enpresen eta gizarte erakundeen arteko kolaborazioak?
  • Nola kokatuko gara Europan eta maila globalean? Zein da gure etorkizunerako apustua?

LANAREN HARTZAILEAK

Norentzat egiten dugu lan hau:

  1. Gizartea, Iritzi publikoa, Medioak. Traszendentzia haundiko gaiak jorratuko ditugu eta iritzi publikoan gaia kokatzea lortu behar dugu, eztabaida piztuaz eta erronka hauen inguruko kezka eta jakinmina zabalduaz
  1. Administrazio publikoak eta erakunde publiko-pribatuak. EAE. Nafarroa eta Iparralden garapen ekonomikoak ardura publikoa duten departamento eta gobernu desberdinak.

Zertarako? Euren politika publikoen bidez eredu batzuek eta praktika konkretu batzuek sustatzea ahalbidetu dezakete

Euren lankidetza eta laguntza izaten ahaleginduko gara

  1. Enpresa mundua (Elkarte enpresarialak, taldeak  eta enpresa soilak). Batetik, ikerketa honen subjektu izango dira, eta euren partehartzea eta inplikazioa lortu nahi da hasieratik. Bestetik, lanaren emaitza izango diren gomendio, aholku eta proposamenetako batzuk eurei zuzenduak izango dira eta eurak barneratu eta praktikan jartzeko gaitasuna izango dute.
  1. Unibertsitatea, Mundu akademikoa. Lan zientifikoa, zorrotza egitea da helburua. Gaiak epe luzekoak dira. Gainera gai hauek lantzen dituzten disziplina anitzeko instituto eta pertsonak bildu nahi ditugu. Perspektiba anitzak eta independienteak jasoko dira.  

PROIEkTu honen inguruko ekimenak