EuskarAbentura, Jzioqui dugu; bideak pizten

Ruta Quetzal izandakoak inspiratuta, EuskarAbentura 16 eta 17 urteko gazteei euskaldunei zuzendua dago.

Testuinguru ludiko eta esanguratsu batean gazte euskaldunen arteko euskara erabilera sustatzea da egitasmo honen helburu nagusia.

Eremu tematikoak
Euskararen etorkizuna
Kategoria
Zabalkundea
Egoera
Indarrean
Denboraldia
2018-01-01-2018-07-31

 

Euskal Herriko herrialde guztiak zeharkatuko dituen espedizio gaztea bultzatzen du EuskarAbentura elkarteak. 2018ko uztailean gauzatuko den espedizioa, Done Jakue bideak jarraituz eta Unescok izendatutako gizateriaren ondareetatik igaroko da. Lehen esperientzia honetan 120 gazte bildu nahi dira.

Abenturan parte hartzeko, interesatuek motibazio gutun bat eta lan bat aurkeztu beharko dute. Jasotako lanak aztertuak izango dira eta lan honetan Eusko Ikaskuntzako laguntza izango du EuskarAbenturako talde sustatzaileak.

EuskarAbentura elkartearen webgunean egitasmo honen informazio guztia: www.euskarabentura.eus

Helburuak

  1. Gazteen artean euskararen erabilera sustatu.
  2. Euskal Lurraldearen ezagutzan sakondu.
  3. Gazte euskaldunen sarea osatu.
  4. Balore osasuntsuak sustatu: bizikidetza, ingurumenaren errespetua, genero berdintasuna, bizi ohitura osasuntsuak, etab.

Nori zuzendua

Euskal Herriko 7 herrialdetako eta diasporako 16 eta 17 urteko gazteei.

2018an parte hartzeko baldintzak

  • 2001 edo 2002 urtean jaioa izatea
  • Euskaraz hitz egitea.

Nola parte hartu

Interesatuek motibazio gutun bat eta lan bat aurkeztu behar dute 2018ko martxoaren 18a baino lehen.

2018ko gaiak:

  • Euskara eta zure herria, adibidez:
    • Zure herrian euskarak duen egoera
    • Zure herriko toponimia
    • Zure herriko hizkuntza-aniztasunean euskarak duen tokia
    • Zure herrian euskara bultzatu duten pertsonak
    • Zure herriko euskalgintza
  • Euskara eta itsasoa, adibidez:
    • Euskal eta islandiar marinelen hartu-emanak
    • Euskal izeneko lekuak munduan zehar
    • Euskal piratak
    • San Frantzisko Javier euskalduna zela demostratzen duten frogak itsasoan gaindi
    • Euskal arrantzaleak Ternuan
  • Euskara eta emakumeak, adibidez:
    • Emakumeak eta hitzezko kulturaren transmisioa Sakana bailaran
    • Nokaren presentzia XX.mendean
    • Emakumeak eta bertsolaritza
    • Emakumeen papera Iparraldeko baserrietako ekonomian II Mundu Gerraren garaian

Lanak nola aurkeztu

  • Lan Historikoak: Gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.

Ezaugarriak:

  • Luzera: Gutxienez 5 orrialde eta gehienez 10: portada, aurkibidea eta bibliografia (APA formatuan) kenduta. Ez da eranskinik onartuko.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Euskarria: PDF-a
  • Tipografia: Times New Roman 12, 1,5 lerroartekoa
  • Lan Literarioak: Idazki literario original bat aurkeztu beharko du, ipuin, olerki, antzezlan edo bere hautuko beste edozein generotakoa, betiere aurten proposatutako gaiaren inguruan.

Ezaugarriak:

  • Luzera (portada eta aurkibidea kenduta): Gutxienez 5 orrialde eta gehienez 10: Olerkien kasuan, gutxienez 3 eta gehienez 5 orrialde. Ez da eranskinik onartuko.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Euskarria: PDF-a
  • Tipografia: Times New Roman 12, 1,5 lerroartekoa
  • Lan Plastikoak: Gaiak inspiratutako artelan original bat aurkeztuko da, material eta teknika askeak erabiliaz ekoitzia. Horrez gain, obraren garapen eta kontzeptua azalduko duen idazlan bat ere bidaliko da.

Ezaugarriak:

  • Obraren tamaina: 50x70x20 cm.
  • Idazlanaren luzera (portada kenduta): Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3
  • Hizkuntza: Euskara
  • Euskarria: PDF-a
  • Tipografia: Times New Roman 12, 1,5 lerroartekoa
  • Lan Musikalak: Gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak. Guztira hiru dokumentu bidali beharko ditu: obra originalaren audio dokumentua, partitura eta bere proiektua azaltzen duen idazlan labur bat.

Ezaugarriak:

  • Audio dokumentua: 2-8 minutuko iraupena; mp3 formatuan; eta artxiboaren izena (abizena+izena+obraren izenburua)
  • Partitura PDF euskarrian
  • Idazlanaren luzera (portada kenduta): Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Euskarria: PDF-a
  • Tipografia: Times New Roman 12, 1,5 lerroartekoa
  • Ikus-entzunezko lanak: Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke. Proiektua garatzeko erabilitako gidoia, eskaleta eta storyboard-a ere bidali beharko ditu edo, horiek erabili ezean, ekoizpen prozesua azaltzen duen idatzizko labur bat.

Ezaugarriak:

  • Bideo dokumentua: 2-5 minutuko iraupena; mp4 edo wmv formatuan; eta artxiboaren izena (abizena+izena+obraren izenburua)
  • Idazlanean, ekoizpen-dokumentuen txostena (gidoia, eskaleta, storyboard…) edo ekoizpen-prozesuaren azalpena jaso behar dira.
  • Idazlanaren luzera (portada kenduta): Gutxienez 2 orrialde eta gehienez 3.
  • Hizkuntza: euskara
  • Euskarria: PDF-a
  • Tipografia: Times New Roman 12, 1,5 lerroartekoa

Harremanetarako

Euskarabentura Elkartea
www.euskarabentura.eus
info@euskarabentura.eus