Gure jendeak: gizartea eta kultura

2018/10/26 9:00-18:30

Iruña. Civican

Globalizazioak eta egungo gizarte konplexuak elkarren arteko konfiantza jaitsiarazi du eta herri proiektuak eraikitzeko herritartasunaz eta balio partekatuaz hitz egin beharra dago. Aniztasunaren aniztasuna, bizikidetza eta kohesioa indartzeko bideak izango ditugu hausnarketa gai. Hezkuntzak, komunikabideek, ingurune digitalak eta kulturak zer paper jokatzen duten komunitatearen kohesioan, izaera kritikoaren sustapenean, bilgune espazioen eraikuntzan aztertuko ditugu.

Adituen hausnarketak, herritarren nahiak eta eragileen proposamenak batuko ditugu, eta horiekin lotutako erakundeen bide-orriekin batera, euskal lurraldeen kohesio eta bizikidetzarako itsasargi izan nahi duen Liburu zuria aukeztuko dugu.

Partekatu:
Facebook Twitter Google Whatsapp