Gobernantza Demokratikoa

2018/04/21 9:30 - 14:30

Eureka! Zientzia Museoa. Donostia

Herritarrak, gizarte eragileak, adituak eta erakundeak deituta gaude gure herriaren geroa elkarrekin eraikitzeko.

Herritarren ahotsak emango dio hasiera aurtengo XVIII. Kongresuari eta mendeurrenaren ospakizunera eramango gaituen ibilbide kitzikagarriari. Elkarkidetzan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko hainbat gai landuko dugu Herritarren Mahaietan. Euskal herritar guztiei zabalik dauden mahaietan.

Gure errealitate poliedrikoa islatze aldera, aditu askoren ekarpenak bildu dira Liburu Berdean. Elkarlanean osatutako diagnostiko hori dugu herritarren solaserako abiapuntua. Arloz-arlo jasotako gakoek mundu garaikidea ulertzen eta zirimola globalean Euskal Herria kokatzen lagunduko digute. 

Herritarren mahaietan bildutako ekarpenek bigarren urratsa emateko indarra emango digute. Herritarren lehentasunak eta galderak udaberriaren amaieran bilduko ditugun Gizarte Foroetara eramango ditugu, eta bertan ezagutuko ditugu lurralde eta arlo desberdinetako eragile sozialen erantzunak eta proposamenak.

XVIII. Kongresuaren amaieran, adituen hausnarketak, herritarren nahiak eta eragileen proposamenak batuko ditugu, eta horiekin lotutako erakundeen bideorriekin batera, euskal lurraldeen kohesio eta bizikidetzarako itsasargi izan nahi duen Liburu Zuria aukeztuko dugu.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp