Liburu berdetik Liburu Zurira

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/06/19

Liburu berdetik Liburu Zurira

Sei Gizarte Foro eta e5 proiektuaren azkeneko mintegia burutu ondoren, udazkeneko XVIII. Kongresurako bidea egiten ari den prozesua beste fase batean sartu da.

Duela bi urte abian jarritako Geroa Elkar-Ekin prozesuko diagnosi eta gakoak biltzen dituen Liburu Berdea erreferente izan da zazpi topaketetan. Mapa kontzeptual hori aberastu egin da otsaila eta apirila bitarteko Hiritarren Mahaietan agertutako kezka, zalantza eta interesekin.

Maiatza eta ekaina bitartean egindako Gizarte Foroetan, lurralde eta alor guztietako (aditu, erakundeetako ordezkari, iritzi emaile, eta abar) gizarte eragileek nabarmendutako gai, galdera eta lehentasunak landu zituzten.  Programa hau izan da:

Sei Gizarte Foro horiez gain, ekainaren 8an Gasteizen, Euskararen Etorkizuneko Eszenatokiak Elkarrekin Eraikitzen, e5 proiektuaren hirugarren eta azken mintegia burutu zen.

Metatze eta talde-lan honen fruituak XVIII. Kongresuan azaroan aurkeztuko den Liburu Zurian islatuko da. Beti ere, denon artean, Euskal Herriko gizarte eta lurralde kohesioa bultzatuko duten eszenatoki eta proposamenak eraikitzeko helburuz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp