"Ondo Egindako Lana" omenaldia eta solasaldia

Mendeurrena

"Ondo Egindako Lana" omenaldia eta solasaldia

Ordutegia eta data:
2018/06/19 19:00
Tokia:
Armeria Eskola (Isasi, 36). Eibar

Eibarko Armeria Eskolak  “Ondo Egindako Lana” programaren XI. saioan Eusko Ikaskuntza omendu eta errekonozimendua egin zitzaion bere ibilbide luze eta oparoan Euskal Herriari egin dion eta egiten ari den ekarpen baliotsuagatik.

Horretarako, ekainaren 19an 19:00etan Eibarko Armeria Eskolan, balioak partekatzeko xedez ideiak eta gogoetak plazaratzeko solasaldi elebiduna antolatu zen. Pilar Kaltzadak moderatuta, hitza Iñaki Dorronsoro lehendakariak eta Xabier Alkorta Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren eta Mendeurreneko lehendakariak hartu zuten. Ordubeteko saioan, iragana gogora ekarri baina, batez ere, egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gakoak eta bideak izan zituzten hizpide.

Ondo Egindako Lana, Armeria Eskola