Agenda

Manuel de Irujo Ollo eta bere ikuskera argia XX. mendeko Euskal Herria ulertzeko. II. bilera

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak

Manuel de Irujo Ollo eta bere ikuskera argia XX. mendeko Euskal Herria ulertzeko. II. bilera

Ordutegia eta data:
2017/07/19 18:00 - 20:30
Tokia:
Bilbo (Elkarbizitzaren Enparantza 10, Bilbo -Isozaki Dorretan-)

Eusko Ikaskuntzaren "Ezagutza Partekatuz" proiektuaren ildoan, martxan jarri dugu Iraganetik etorkizunerantz gogoeta-mintzaldia,“Manuel de Irujo Ollo eta bere ikuskera argia XX. mendeko Euskal Herria ulertzeko” gaiarekin.

Pertsonaia-analisietako eta agian ondo ezagutzen ez diren egoerei buruzko pasarte bat mahaia gainean jarriko dugu bilera honekin eta, bide batez, atseginez elkartzeko aitzakia eder bat eskainiko digu. Eta, edonola ere, bai orainaldian nola herriaren berehalako etorkizunean arrakasta eta erabilgarritasuna izan dezaketen gaiak eztabaidatzeko izango dira. 

GAIA

Manuel de Irujo Ollo, pertsonaia bera eta haren ikuskera Lehengo Mundu Guda eta Espainiako Gerra Zibilaren arteko sasoian.

Helburua

Ideien  garapena  bultzatu,  EZTABAIDAtik  abiatuta,  baita  DESADOSTASUNetik,  eta bide  batez,  ESPERIENTZIAri  probetxua  atera.  Iritzi  desberdinen  balio  osagarriek parte hartzaileen eta hauek direnen Gizartearen giza eta norbanakoen SORKUNTZA eta HAZKUNTZA ahalbidetzen baitu.

Asmoa ez da ARRAZOI IZATEA, baizik eta irizpide anitzeko eztabaida baten bidez, gehiengoak ONARTZEN dituen ondorioak lortzea eta, ohiko EKINTZA POLITIKOARI BALIOA EMAN.

Egitaraua

  • Aurkezpena. 10-15 min.
  • Protagonistaren gainean hitz egiteko eta galdera berriak proposatzeko parte hartze txanda. 5 min. nahi duenarentzat.
  • Eztabaida, galderaz galdera.
  • Ondorioak.

Bileraren iraupena 150 minutukoa izango da gehienez.

Proposatutako metodoa

Bileretan txartelen metodoa erabiliko da. Gorri bat; berde bat; hori bat.

Txartel GORRIAK, parte hartzaileak eztabaidaturiko galderaren gainean teoria berria aurkeztu nahi duela adieraziko du.

Txartel  HORIAK, hitza duenaren teoriaren gainean zerbait osatu nahi duela adieraziko du.

Txartel BERDEAK, hitza duenaren teoriarekin bat datozela adieraziko du. Txartelak mahaiak jasoko ditu eta parte hartze txandak ere banatuko ditu.
Inork ezin izango du bere aurretik hitz egin duten pertsonekin eztabaidatu. Azaldutako alde hala aurka duen teoria azaldu baino ez du egingo.

Ondorioak

Gaiari beharrezko diren bilerak egokituko zaizkio, dinamika eta sortu duen interesaren arabera.

Azken bileran, parte hartzaileek onartuko duten laburpen orokorra aurkeztuko da.

Erabilpena

Ondorioak Eusko Ikaskuntzaren bazkideen artean, baita webgunean, zabaldu ahal izango dira.