Hizkuntza eta kultura plan integral baterantz. Ezagutzaren garapena komunitate eleaniztun eta kulturaniztun batean

2022/10/22 09:00 - 13:30

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP). Sario eraikuntza

Foro honetan galdera nagusi honi nahi diogu erantzun: Nola artikulatu daitezke hizkuntza eta kultura politikak, eleaniztasuna eta kulturartekotasuna, euskara eta euskal kulturaren transmisioa bermatzeko?

Hizkuntza eta kultura politikek zein gorputz hartzen duten izango dugu aztergai komunitate eleaniztun batean bizikidetza eta kohesioa bermatuko duen ezagutzaren garapenerako erronkak eta proposamenak lantzeko helburuarekin.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp