Gazteria

2023/01/20

Gazteek zeregin garrantzitsua izan behar dute etorkizuna orainetik eraikitzeko. Azken finean, gaur hasiko ditugun ekintzek eragin zuzena izango dute biharko gizartean.

Gazteriari maiz leporatzen zaion egoismoa eta desafekzioa, askotan, botereak duen eta politika publikoak diseinatzen dituen helduarotik oso urrun dagoen errealitate baten ezjakintasunaren ondorio dira.

GizarteLAB metodologia baliagarria da aurreiritziak eta estereotipoak eraisteko, bizikidetza sustatzeko eta gazteen iritzia entzuteko. Dinamika arin, parte-hartzaile eta sortzaileek errespetuzko, konfiantzazko eta segurtasuneko giroa sustatzen dute, gazteek bereziki baloratzen dutena.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp