Agenda

Ezagutzaren Gizartea Bergaran hausnarketagai

Foroak eta Mintegiak

Ezagutzaren Gizartea Bergaran hausnarketagai

Ordutegia eta data:
2017/07/04 10:00 - 17:00
Tokia:
Errekalde jauregia. Laboratorium. Bergara

Datorren uztailaren 4ean Ezagutzaren Gizarteari buruzko Foroan parte-hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

Ekitaldia “Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea” proiektuaren baitan izango da, Euskal Herriko leku ezberdinetan eta gai anitzei buruz jarduten dena. Honako honetan, sarrera-hitzaldi labur baten ondoren,  ezagutza kontzeptua definituko da, ezagutzaren sorketaren, balioztatzearen eta zabaltze-moldeen inguruan egingo dugu lan, bai eta ezagutzaren eta informazioaren arteko loturaz eztabaidatu ere.

Animatzen bazara, eman ezazu izena lehenbailehen, lekua mugatua bait da.