Euskal Hezkuntza Sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen koehsioa

2023/09/30

Irun. Ficoba

Euskal Hezkuntza Sistemaren inguruko herri-gogoetak hurrengo faseari helduko dio. Abian dugun deliberazio-prozesua ezagutzaren sistematizazioan eta zorroztasun metodologikoan oinarritu dadin, jauzi kualitatibo gisa planteatu dugu ireki berri dugun bigarren fase hau.

Euskal Herriaren kohesioa –jendarte eta lurralde kohesioa–, eta hezkuntza sistema berarena trinkotzeari begira, egingarriak izan daitezken proposamenak landu nahi ditugu, politika publikoetara ekarri daitezen baldintzak sortuz

Irailak 30ean, Ficoban (Irun) bilduko dugun foroan hurrengo pausuetan garatuko dugun azterketa partekatua egiteko ibilbide-orria zehaztu, lan-dinamika ezarri eta analisirako egitura finkatuko dugu, beti bezala, elkarrekin.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp