Etorkizuneko hezkuntza sistema: biharko lanbide heziketa

2018/03/17 9:30-13:30

Lodosako Kultur Etxea

Hiritarrei zabalik dauden Eusko Ikaskuntzaren Herritarren Mahaiak, aditu eta iritzi liderrek lehentasunezko gizarte intereseko gaien inguruan, bi urteko gogoetaren ondorio diren diagnosi eta gakoetatik abiatuko dira. Liburu Berde batek biltzen ditu ondorio horiek eta hemendik aurrera partaidetza mahai eta foroetan kontrastatu eta aberastuko dira.

Herritarren mahaietatik sortutako emaitzak bigarren pausuarekin lotuko dira. Lurralde eta arlo desberdinetako eragile sozialei bideratuko zaizkien herritarren galderak, maiatza eta ekaina bitartean antolatuko diren Gizarte Foroetan erantzun aukerak jasoko dituzte.

Hortik sortuko dira azaroko XVIII Kongresuan aurkeztuko diren prozesuarekin lotutako emaitzak. Adituekin eta erakundeekin jarriko ditugu kontrastean ditugun kezken eta galderen inguruan etorkizuneko eszenatokiak eta proposamenak eskaintzeko helburuarekin Euskal Herriaren gizarte eta lurraldearen kohesioa lortze aldera.

Toki mugatua

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp