Agenda

Energia berriztagarriak: herrigintzatik sortutako ekimenak, etorkizuneko irtenbidea?

Foroak eta Mintegiak

Energia berriztagarriak: herrigintzatik sortutako ekimenak, etorkizuneko irtenbidea?

Ordutegia eta data:
2016/12/13 10:00 - 17.30
Tokia:
Beralandeta (Bera)

Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea proiektuaren barne, etorkizuneko eszenarioen eraiketan oinarritzen dena (adimen kolektiboa), Etorkizuneko Foro parte-hartzaileak antolatzen ari da Eusko Ikaskuntza gai ezberdinak jorratuz eta Euskal Herriko lurralde guztietan, Jean-Michel Larrasquet-en zuzendaritzapean.

20-25 lagun (erdia gaian adituak eta beste erdia gaiarekin erlaziorik ez dutenak) Ipar Euskal Herrikoak, Euskal Autonomi Erkidegokoak eta Nafarroakoak, bi lan-taldetan banaturik, bakoitza animatzaile profesional baten gidaritzapean eta Design Thinking metodologiak erabiliz hausnartuko dute. Azken orduan, taldeko kide guztien adostasunaz, emaitzen sintesiari ekingo zaio.