Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ABENDUAN OGEIAN
Testu normalizatua
ABENDUAREN HOGEIEAN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ORIO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I. Abenduan ogeian
San Tomas bezperan
mundu guztiak daki
nola irten geran.
Ayan Txantonenean
txiki bana edan,
geroztikan eztakit
laguna non dedan.

II. Hogei ta bakarrena
San Tomas eguna
txangoa Donostira
guk artu deguna.
Neu an gelditurikan
izan det laguna,
eztet nik arren damu
Lezoraino juna.

III. Pasayan onuzkoan
pronto zan batela
izena lonbratzen det
aditu bezela:
bat Joxepa zan eta
bestea Mikela,
amociomentean
pasa ninduela.

(1) Birajea dijo la cantora."