Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NIK BADUT MAITEÑOBAT
Testu normalizatua
NIK BADUT MAITEÑO BAT
Kantutegia
Douze Chansons Amoureuses du Pays Basque Français
Argitalpenaren urtea
1891
Argitaletxea
Argitalpen tokia
PARIS
Jasotako tokia
Biltzailea
BORDES, CHARLES

BEREZKO TESTUA

l.- Nik badut maiteñobat, oi! bena nolako?
Ezda ttipi ez handi, bai bien arteko;
Begia pollita du, dena amorio:
Bihotzian sarthu zaut, ezbaitzaut jalgiko.

II.- Zuri nuzu hersatzen, arrosa ederra,
Phena gaitz hoietarik, nezazun athera;
Balin badut hortarik hiltzeko malurra,
Bazindukea bada bihotzean phena?

III.- Amodioaren phena, oi! phena khiratsa!
Orai dut ezaguztzen harek daukan phena.
Amodioa ezpaliz den bezain krudela,
Ez nezakezu erran maite zaitudala.

IV.-Munduan zenbat urhats oi! ezdut egiten!
Ez ahal dira oro alferrak izanen.
Jendek errana gatik guretako elhe,
orataz trufa neinte, zu bazindut neure.

V.- Zeruan zanbat izar, maiteam ahal da?
Zure parerik ene begietan ezda.
Neke da phartitzea, maitea, enetzat:
Adio nik derautzut, denbora batentzat.

VI.-Zure erranik ere, maitea, adio,
Ez nezazula, othoi, ni ukhan hastio:
Bainan bai bihotzetik izan amodio,
Etzaitut kitaturen thonban sar artio."