Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AGOTA
Testu normalizatua
AGOTA
Kantutegia
Souvenir des Pyrenees=Recuerdo de los Pirineos. Canciones Vascas escogidas y anotadas
Argitalpenaren urtea
1869
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea
VILLÉHÉLIO, MME DE LA

BEREZKO TESTUA

Arzaina.
l.- Argian zorian jenik
Ene aresekila
Bethi behar entzun nahiz
Nunbaitik zure botza;
Ardiak nun utzi-tutzu,
Erradazu egia;
Nigarrez ikhusten deizut
Zure begi ederrak.

Arzainsa
II.- Ene aitaren ixilik
Jin nuzu zuregana,
Bihotza erdiraturik,
Zihauri erraitera
Khanbiatu deitadala
Ardien alhagia;
Sekulakoz defendatu
Zureki mintzatzia.

Arzaina.
III.- Gor niza edo in duzu ta
Erran deitadazia
Sekulakotz adio eni
Erraitera jin zirela?
Etziradia orhitzen
Guk itzaman gunila
Lurrian bizi gineno
Algarren maitatzea.

Arzainsa.
IV.- Atzo nurbait izan duzu ene aita ametara
Guk algar maite dugula haien abertitzera:
Huruntastez algarganik fitez diten lehia
Eta eztitian junta casta agotarekila.

Arzaina.
V.- Agota badiadila bedizut enzutia;
Zuk erraiten deitadazu ni ere banizala;
Egundaño ukhen banu, demendren leinhuria
Enunduzun ausarturen begila sogitera.

Arzainsa.
VI.- Genteten den ederrena umen duzu agota;
Bilho holli, larru xuri eta begi ñabarra.
Nik ikusi arzainetan zu zira ederrena.
Eder izateko, amens agot izan behar da?

Arzaina.
VII.- Soizu nuntik ezagutzen dien zoin den agota,
Lehen soa egiten zaio hari behariala,
Bata handiago dizu, eta aldiz bestia
Biribil, eta orotarik bilhoz unguratia.

Arzainsa.
VIII.-Hori hala balimbada, haietarik ez zira
Ezi zure beharriak algar uduri dira;
Agot denak xipiago badu beharri bata,
Aitari erranen diot biak bardin tuzula."
677;
678;