Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AMERIKARA NOA
Testu normalizatua
AMERIKARA NOA
Kantutegia
Euskal Kantak
Argitalpenaren urtea
2000
Argitaletxea
EREIN
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

SEME BAT
Amerikara noa nere borondatez
hemen baino hobeto bizitzeko ustez.
Aspertutxea nago hemengo izatez,
adio, aita eta ama, ondo bizi bitez.

AITA
Lehenago ere seme bat badut Amerikan
hamar bat urte dira joan zala hemendikan.
Topatzen baduk inoiz haren aztarnikan,
esaiok aita bizi dala oraindikan.

BESTE SEMEA
Kafea hartutzen du egunean bi aldiz,
bai paseatu ere nahi adina zaldiz.
Purua erre eta osasuna berriz...
Aita, hau bizimodua, Donostian balitz."