Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BESIGU USAIÑA
Testu normalizatua
BISIGU USAIA
Kantutegia
Ondarru, kantu, otoi, orru...
Argitalpenaren urtea
1984
Argitaletxea
KULTUR ETXEA- CASA MUNICIPAL DE CULTURA
Argitalpen tokia
ONDARROA
Jasotako tokia
ONDARROA
Biltzailea
ZUBIKARAI, AUGUSTIN

BEREZKO TESTUA

Besigu usaiña artu orduko
treotzaria buruan,
antxoa txikiz betetuteko
eun ta milla amuak,
atzapar puntak otzez beterik,
begi erriak malkoz bustirik,
lan au maite duan gizonik
oraindik ez da sorturik

Tretza bakotxa txoriandi bat
or gure sari kaskarra,
negu baltz onek ba dauka gutzat
gose, negar eta zorra.
Belarrionduak ospelez gori,
espan mamiñak indarge ori,
lan au maite duan gizonik
oraindik ez da sorturik."