Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ABENDUAREN ZAZPIAN (II)
Testu normalizatua
ABENDUAREN ZAZPIAN
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Sartu ginaden Ziburun,
ustez ginadez seguru;
bi ezkongaiak ziren gazteak,
gu zaharrak ginan hiru,
irabazi nahiz zerbait diru:
kukuak makur yo digu.

2.Garda txiki bat gaskoina,
fier zebilen dragoina,
ez zuela estimatzen
hankapean gizona,
bizia ere gauz'ona
galdetu nion perdona.

3.Handik biharamonean,
Ama Birjina egunean,
Vintin argi zegoen ikusi nuen
ene karga bizkarrean,
aski umore onean
sartu zan aduanean.

4.Vintin garda begi-zuri,
afer ona egin dauk hori,
lehenago ere aditze da,
banedukan igarririk.
Zer mutikoa hintzan hi:
orain probatu haut ongi."