Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BIRJINA ARRATEKOAREN BALADAK (III)
Testu normalizatua
BIRJINA ARRATEKOAREN BALADAK
Kantutegia
Mendebaldeko Euskal Baladak. (Antologia)
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
LABAYRU IKASTEGIA - BILBAO BIZKAIA KUTXA
Argitalpen tokia
BILBAO
Jasotako tokia
GETARIA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

1.Arrateko zelaiko bai probidaria
andikan gora dago zerura bidea.
Ai nere jende onak zerura noa ni
ia nork gura duan nerekin etorri.
Atzo etorri zaizkit iru mandatari:
uso zuri eder bat, aingeru laztan bi.

2.-Uso zuri ederra, zeruan ze berri?
-Zeruan berri onak orain eta beti.
-Neretzat zer dakarzu zeruko gauzarik?
-Olibo adartxo bat Birjinak emanik.

3.Erramu laster da-ta igertuko ezpalitz...
-Ezta bada igartuko zeruko gauzarik.
Igartzen bada ere berriz emango dit,
zeruan frango dago olibo-adarrik."