Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ANA JUANITA (III)
Testu normalizatua
ANA JUANITA
Kantutegia
Mendebaldeko Euskal Baladak. (Antologia)
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
LABAYRU IKASTEGIA - BILBAO BIZKAIA KUTXA
Argitalpen tokia
BILBAO
Jasotako tokia
GALDAKAO
Biltzailea
ARANTZA GARAIZABAL ETA ITZIAR GALLASTEGI

BEREZKO TESTUA

1.Itsesontzuan nebilenian
Londresgo ziudadian
neure anaje topatu neban
an ebinezen artian.

2.-Neure anaje ze barri andi
Motriku erri onetik?
-Aite ta ama osasunegaz
Ez da barri onik andik.

3.Ana Juanita ezkontzen dala
errien publikatu de.
-Ezin ezkondu Ana Juanita,
neugaz dau konformatute.

4.Batak ""agur"" de besteak ""adios"",
Ana Juanitak bapere.
-Ana Juanita neure laztana,
eerien zer pasatu de?

5.Errien erbestetik datorrenari
agur eitea usu de.
-Agur eitea usu da baina...
Orain usue galdu de.

6.Zaldun gaztia kendu zakidez
neure begiaren aurreti,
neure senarra begira dauket
untziko bentanileti.

7.-Ana Juanita, neure laztana,
senardun bere bazara?
Lantza zorrotz bat neunken eskuan
jaurti neuntzen bularrera.

8.Lantzeau bere ain zen zorrotza,
bazan odola lurrera.
-Zaldun gaztia il nozu eta
enterradu egidazu."