Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ARGIZARI EDERRA
Testu normalizatua
ARGIZAGI EDERRA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Argizari ederra, argi egidazu, bide luze batean joan beharra nuzu!
Gau huntan nahi nuke maitia mintzatu,
Haren ganatuarte, argi egidazu!

2. ""Nekaturik heldu naiz bide luze huntan,
Urhats pausu guzian bethi pentsaketan;
Athorra bustia dut bulhar-errainetan,
Idortu nahi nuke su ondoño hortan!""

3.""Athorra busti hori garreia ezazu
Nik hola manaturik bustia ez duzu!...
Bidean eman gabe, kontu zuk egizu,
Bidearen buruan nahi zaituzten zu?

4.""Ez deia bada pena eta dolorea,
Nihauren maiteñoa hola suntsitzea!
Amets bat egin nuen zuk ni maitatzea...
Zombat deithoragarri hol'enganatzea!!!"""