Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AMODIOA
Testu normalizatua
AMODIOA
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1
Amodioa zoin den zoroa
Mundu guziak badaki.
Nik maiteño bat izaki eta beste batek eramaki...
Jainko maiteak gertha dezala enekin baino hobeki...

2
Azken bestetan egin nituen
Izarraren ezagutzak;
Denen artean ageri ziren
Haren begi urdin-beltzak;
Irri pollit bat egin baitzautan,
Piztu zauztan esperantzak.

3
Geroztik ere mintzatu gira,
Eia nahi ninduenetz...
Harek bietan baietz erranik,
Pentsa kontentu nintzanez!
Ez nuen uste haren agintza
Bethea zela gezurrez.

4
Orai bihotza urthua daukat
Galtza urean bezala
Izar onaren argien ordain,
Izigarriko itzala!
Ohoin tzar batek berriki joanik,
Nola naiteke kontsola!"