Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ARBASOAK
Testu normalizatua
ARBASOAK
Kantutegia
Kantuz
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
ELKAR
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Mila bat zortzi ehun eta
Lau etan hogoiean,
Bertsu berri hauk eman dire
aire zahar batean;
Gure aitaso kantabreak
Lo baitaude lurpean;
Ez othe dire atzarriko,
Aire hau aditzean ?

2.Mendi gainetik hasten banaiz
Khanta hunen khantatzen,
Oihan zokhotik, oihartzuna,
zer dautak ihardesten ?
Hobietarik aitasoak
othe dire mintzatzen ?
Zer haiteke, hi, oihartzuna,
Heien oihua baizen ?

3.Gure aitaso kantabreak,
Mende zaharrenetan,
Gu orai gisa hedatuak
Alhor hautan beretan,
Anaiak ziren : Guziak bat ,
Mendien bi aldetan:
Jainkoa choilki zen errege,
Eskualdun etcholetan.

4.Nork ez dituzke gure aiten
Balentriak aditu ?
Ekaldetako zombat etsai
Hek ez zuten suntsitu !
Semeak aita dik iduri,
Zeren nehork ez baitu
Bere herrian, egundaino,
Eskualduna garhaitu.

5.Larrun, Mundarrain, Altabizkar,
Zuen hegi muthurrak,
Mihise batek hila gisa,
Gorde ditik elhurrak;
Larru baletza orai ere
Azaletik haitzurrak,
ikhus gintzazkek agerian
Aita beren hezurrak.

6.Erreka zepho zilhoetan
Bizi bada belea,
Toki goretan arranoak
Eiten du ohatzea;
Hala du mendi bizkarretan
Eskualdunak Etchea,
Biek handizki dutelakotz
Maite libertatia !

7.Zer da liburu zaharrenek
Irakhasten dutena ?
Hurrunegitik heldu dela
Eskualdunen omena:
Ez dakitela noiztik duen
Eskuarak hastapena...
Zeren Eskuara baita naski
Mintzoetan lehena.

8.Jakintsun batek, aditu dut
Nonbait erran duela:
Eskualdun izan baino lehen
Gu herdaldun ginela.
Ichlik ago ahal baduk !
To ! jakintsun ergela,
Ez erran guri arranoa
Beletik heldu dela !

9.Hire amaren besoetan
Lo hagoen, haurtchoa,
Aingeruekin ametsetan,
Irriz hago, gaichoa;
Erregerentzat on badire
Phordoin eta khoroa,
Hobeago duk hiretako
Amattoren altzoa !...

10.Nola birundan arbolari
Da segitzen itzala,
Bakhotchak hala sor-lekhua
Bethi maita dezala !
Anaiak gaituk Eskualdunak;
Orai ere, ochala,
Jartzen bagine ""Guziak Bat""
Lehenago bezala !"