Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AMA BIRJINAREN BESTEZ
Testu normalizatua
AMA BIRJINAREN FESTEZ
Kantutegia
Le Chant Populaire a l'église et dans les confréries et patronages
Argitalpenaren urtea
1897
Argitaletxea
SCHOLA CANTORUM
Argitalpen tokia
PARIS
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Salutatzen zutut Maria,
Grazia oroz bethia,
Jinkoaren ama maitia,
Eta Birjinen gloria.

Zu erregiña ama zira,
Errege zoure semia;
Halaz zelietan zu zira
Photere guziz bethia.

Orai eta bethi izan da
Jinko handia zoureki,
Zu hortakoz izanen zira
Dohatsu deithia bethi.

Zoureganik sorthu izan zen
Gizoun Jinkoa lurrian;
Jinko Aita ganik jiten den
Seme Jinkoa zelian.

Zu ber ordian ama zira
Bai eta ere Birjina:
Zu izanen zira bakhoitza
Ouhoure hori diana.

Beraz Birjina dohatsia,
Hounki aiphatu zirela;
Halaber zuk ukhen frutia
Hounki aiphatia dela.

Dona Maria, zuk zelian
Gugatik othoi egizu;
Orai eta goure hiltzian,
Bethi balia zakizku."