Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AMIKUZEKO GILEN
Testu normalizatua
AMIKUZEKO GILEN
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

I
Amikuzeko Gilen khilo-egileak
Etchetik khendu ditu bere langileak,
Sehi maiteak,
Zeren galdu ditiuen irabazbideak.

II
Ez dezake nihon sal khiloa, ardatza,
Nagusitu baitzaio galtz-erdi orratza,
Moko zorrotza...
Ez da izertu nahi oraiko neskatcha !

III
Elhè biltzen dabila, galtchoina eskuan,
Laneko gogorikan ez biru buran,
Alfer moduan,
Oihal guti emanez kutcharen chokuan.

IV
Gazte irule guti da Eskual -Herrian !
Bat ez dugu ikusten khiloa gerrian,
Athe egian...
Oi zer frendak horiek ... saltzeko ferian !

V
Oraino zembait bada, ahuzo herrietan,
Iruten ari denik, berant arratsetan,
Bihotz minetan,
Ilobek ez lagunduz behar orduetan.

VI
Askotan altchatzen da amasoren boza,
Bainan ilobak ez du hartu nahi ontsa;
Lanerat lotsa !...
Arrantze gabe nahi bailuke arrosa!

VII
Amak goizean oihu: "" Jaiki hadi, haurra !
Ez deia aski luze hiretako gaua ?
Har zan haintzurra.
Itzuli beharra dun baratzeko lurra.""

VIII
Alabak arrapostu ohetik, gostura :
"" Bego bihar artino haintzurtzeko lurra,
- Arte laburra-
Joan behar bitut goizik, egun, merkatura.""

IX
"" Zuri galdatzen dautzut, izeba Maria,
Lakhet-lekhu othe da gaztentzat hiria?
Hain da egia:
Harat joaiteko badut hainitz gutizia. ""

X
Horra nola dagiltzan oraiko neskatchak;
Lur-lanetako dira sobera beratzak.
Oi alfer hotzak !
Akhabo eginen du laster laborantzak !...

XI
Neskatcha gazte dena ... itchuraz da abil;
Espoosatu berrian, jaunarentzat umil ;
Ondoan zarpil,
Galtzetako ziloak erdirat ezin bil !!!"