Euskal kantutegia

Berezko izenburua
AITASO-ILOBAK
Testu normalizatua
AITASO-ILOBAK
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Ikusten dugu gizon bat,
aitasotu denean,
Etch'aitzinean jarririk
alkhi baten gainean;
Bere haurrak ezarririk
bizi molde onean,
Ilobaso chume bati
dagona solhasean.

2.Ez da mendi muthurrean
elhurra churiago,
Aitasok buru gainean,
bilhua duen baino;
Bainan bozki eta chuchen
mintzo baita oraino,
Atseginez entzutera
ilobasoa dago!

3.Aitasok erraiten dio:
Zuk ene haur maitea,
Ikhasia duzu ongi
Jainkoaren legea;
Nahi dautzut erakutsi
lurreko bizitzea
Nola izan dezakezun
zorionez bethea.

4. Egun guziz, artharekin,
othoitzazu Jainkua,
Eta atchik ait'amentzat
aphaltasun osua :
Orhoit zaite badutela
manatzeko eskua ;
Hura khenduz, urrun dago
bizitze bakeskua !

5. Arth'izarra agertzean,
Jaiki zaite ohetik,
Zeren ez baitu egunak
oren ederragorik ;
Bas'oilarrak orduan du
kantatzen oihanetik,
Bai'ta burua choriak
azalrzen hegal petik.

6. Ihizi hek ernatzean,
eman zaite lanean,
Lana baita errechago,
goizik hasten denean ;
Bozkanatuko zira
iguzki' agertzean,
Phentze-lilien usaina
zure ganat heltzean.

7.Mahainean lagunekin
zaudenean jarria,
Izan zaite alegera
eta maitagarria ;
Lotsaz dagon beharrari
eginaraz irria,
Sor dakion bihotzean
bozkario berria.

8. Eskuarazko mintzatzea
atchik'azu mihian,
Ez baita ederragorik
zeruaren aspian ;
Nola arrano zaharra
pimpirinen artian,
Halaber dago Eskuara
hauzokoen erdian.

9. Eskualdun andretan dira
baliosenak bethi :
Erlea bezain langile,
bildotsa bezain ezti.
Iragaiten zarenean
hoigoi urthetan goiti,
Beha zozu, hurbil danik,
halako den bati.

10. Azken urthea ez badu
aurthen ene biziak,
Erakutsiko dauzkitzut
Eskual dantza jauziak ;
Nik, aitasotua gatik,
ez ditut ahantziak ;
Ikhasi behar dituzu,
ahal badut, guziak.

11.Aitaso hasi zen kantuz
muchikoen airean,
Piko guziak izartuz
bi zangoez lurrean ;
Eta ez dute etsitu
ongi ikas artean.....
Halako aitasoa da
maitagarri etchean !"