Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ARGIZARI EDERRA
Testu normalizatua
ARGIZAGI EDERRA
Kantutegia
Gure Herria
Argitalpenaren urtea
1921
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1. Argizagi ederra, argi egidazu,
Bide luze batean joan beharra nuzu!
Gau huntan nahi nuke maitia mintzatu
Haren ganatu arte, argi egidazu!

2. Nekatua heldu naiz bide luze huntan,
Urhats pausu guzian bethi pentsaketan;
Athorra bustia dut bulhar errainetan:
Idortu nahi nuke su ondoño hortan!

3.Atorra busti hori garreia ezazu!
Nik nola manaturik bustia ez duzu!...
Bidean eman gabe, kontu zuk egizu,
Bidearen buruan nahi zaituzten zu?

4.Ez deia bada pena eta dolorea,
Nihauren maiteñoa hola suntsitzea!
Amets bat egin nuen zuk ni maitatzea...
Zombat deithoragarri hol'enganatzea!!"