Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GAU ERDITAN
Testu normalizatua
GAU ERDITAN
Kantutegia
Eskualdun Kantikak
Argitalpenaren urtea
1935
Argitaletxea
Argitalpen tokia
SAINT-PALAIS
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Gau erditan aingeruek
Betbetan dute kantatzen,
Eta aldeko mendiek
Baltsan dute ihardesten:
Gloria Jaungoikoari. (bis)

2.Errazue, artzain onak,
Norentzat besta horiek?
Nork tu merezitu kantak,
Zertako kantu horiek?

3.Horiek dute erraiten
Jesus Haurra dela sortu.
Behar garela erraiten
Alegrantzietan egun sartu.

4.Elgar aditurik goazen
Mesiasen ikhusterat,
Jesusi gure bihotzen
Eta bozen eskaintzerat.

5.O Jesus Salbatzailea,
Orok zaitugu laudatzen!
Jesus gure erregea
Guziek zaitugu deitzen."