Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GOIZIAN GOIZIK JAIKI NINDUZUN
Testu normalizatua
GOIZEAN GOIZIK JAIKI NINDUZUN
Kantutegia
La Musique populaire des Basques
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

Goizian goizik jaiki nindüzun esposa nintzan goizian,
Bai eta ere zetaz beztitu iguzkia atherat zian,
Etchek'andere handi nindüzun eguerdi gainian,
Alhargun gazte gelditu nintzen iguzkia sarthu zenian.

Musde Hirigarai, ene jauna, altcha dautazu buria:
Ala dolutu othe zuzu enekin esposatzia?
-Ez, ez, etzi zautazu dolutu zurekin esposatzia,
Ez eta ere doluturen, bizi nizeno munduian.

Nik banizun maiteñobat grazia ederrez betherik,
Mundu ororen ichilik, eta Jinko jaonari jakinik;
Buket ederbat igorri zautan, lili arraroz eginik,
Lili arraroz eginik, eta barnean phozoaturik.

Zazpi urthez atchiki dizut, senharra hila etchian,
Egunaz arrosa pian, eta gauaz bi besoen artian
Zitroin urez berekatuz astian egun batian,
Astian egun batian eta ortzirale goizian."