Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GASTETASUNAK BAINERABILA
Testu normalizatua
GAZTETASUNAK BAINERABILA
Kantutegia
La Musique populaire des Basques
Argitaletxea
Jasotako tokia
Biltzailea

BEREZKO TESTUA

1.Gastetasunak bainerabila airean ainhara bezala,
Gauak phasatzen ditut ardura egunak balire bezala,
Oi! Ardura nabila maitia gana!

2.Maite nauzula zuk erraitiaz ni ez naiz alegeratzen;
Baizikan ere nere bihotza arras duzu tristetzen,
Oi! Zeren ez nauzun kitatzen!

3.Amodiorik badudala ez zerauzuia bada iduri?
Itsasoa phasa nezake zure gatikan igeri,
Oi! Zeren zaren hain charmagarri!

4.Charmagarria banaiz ere eznaiteke izan zure,
Nitaz agrada direnik bertzerik munduan beitire;
Oi! Ni ganik urrun zaite.

5.Khantu haukien ontzaliak etzuien eskripularik;
Kaderan dago jarririk, eta segur alegerarik,
Oi! Penarik gabe, bat galdurik."