Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- NERE ETCHEA
- Testu normalizatua
- NERE ETXEA
- Kantutegia
- Ene Hautia
- Argitaletxea
- Argitalpen tokia
- SAINT-PALAIS
- Jasotako tokia
- Biltzailea
BEREZKO TESTUA
1. Ikusten duzu goizean,Argia hasten denean
Menditto baten gainean,
Etche ttipito, aintzin churi bat >
Lau haiz ondoren erdian, >
Chakhur churi bat athean, >
Ithuriño bat aldean, >
Han bizi naiz ni bakean. >(berriz)
2. Nahiz ez den gaztelua;
Maite dut nik sor-lekhua
Aiten aitek hautatua.
Etchetik kampo zait iduritzen >
Nombeit naizela galdua; >
Nola han bainaiz sorthua, >
Han utziko dut mundua, >
Galtzen ez badut sensua. >(berriz)
3. Ez da munduan gizonik
Erregerik ez printzerik,
Ni bezein urusa denik;
Badut andrea, badut semea, >
Badut alaba era nik; >
Osasun ona batetik, >
Ontasun aski bertzetik, >
Zer behar dut gehiago nik? >(berriz)
4. Ene alaba Kattalin,
Bere hameka urthekin
Ongi doha amarekin;
Begiak ditu amak bezala >
Zeru zola bezin urdin; >
Uste dut demborarekin, >
Oraiko itchurarekin, >
Andre on bat dio egin. >(berriz)
5. Ene andrea Maria
Ez da andre bat handia
Bainan emazte garbia;
Irri batentzat badut etchean >
Nik behar dudan guzia; >
Galdegiten dut grazia >
Dudan bezala hacia >
Akhabatzeko bizia. >(berriz)"